Data:24/01/2006
Gehien bilatutako profesionalak komertzialak dira eta bilatzeko zailenak marketing estrategikoaren inguruko arduradunak.Aurten enpresek gehien eskainiko dituzten lanpostuak betiko lanpostu klasikoak dira: Ingeniari Industrialak eta Arkitektuak. Adeccok bere 18.000 enpresa bezeroek gehien eskatzen dituzten zuzendaritza perfilekin egindako azterketak ikerlan baten biltzen ditu. Ziklo ekonomikoa bereziki ona da eraikuntza enpresa eta inmobiliarientzako.
Euskadin tradizio industrialaren arauak dira nagusi. Soldata hoberenak eskuratzen dituztenak ingenieru industrialak dira, ingelesa eta alemaniera menperatzen dutenak eta perfil komertziala dutenak batez ere. Hau da, beraien aktibitatea gehienbat enpresaren kudeaketaren ingurura bideratzen dutenak, ikerkuntza eta ekoizpena arloak baino gehiago.
Estatu guztiari dagokionez, arkitektuak dira diru gehien irabazten duten profesionalak. Batez ere; ingelesa menperatu, hamar urte inguruko lan esperientzia eta enpresen zuzendaritzan master bat eginda daukatenak. Profesional hauen urteko batazbesteko soldata 120.000 €koa da.
Eduardo Luque, Alijonen ipar eremuaren Zuzendariaren ustez globalizazioak eragin nabarmena du lan esparruan. Luqueren arabera "enpresa ondo doanean hazkunde handiena duen saila komertziala da. Honek dira bertan gelditzen diren langileak enpresak ekoizpena kanpora eramaten duenean". Honen ildora, gaineratu du "ekonomia industriala, zerbitzuak lagungarri dituen beste ekonomia bategatik aldatzen ari gara".
Euskadin zailena marketing estrategikoaren inguruko profesional on bat aurkitzea da. Bezeroak eskuratzeko operazioak kudeatuko dituen pertsona arduratsu bat. Luqueren arabera "kanpotik ekarri behar ditugu. Hemen ez dago tradiziorik, ez dago harrobirik" |