Data:05/04/2006
Nazioartean harrera duten Bergarako torlojuakPeugeotek eta Citroenek Metagra saritu dute, automobilgintzarako konplexutasun handiko piezak ekoizten dituen enpresa, kalitate arloari dagokionez hornitzalerik onena izendatuz. Metagrak 83 langile ditu eta urteko 12 milioi fakturatzen ditu, ekoizpenaren %70a exportatzen duelarik.
Bergarako metagra enpresak konplexutasun handiko fijaziozko piezen aldeko apostua egin du, leku bat izateko nazioarteko automobilgintza merkatuan. Erabakiak dagoeneko uztak jaso ditu, errekonozimendu eta sariak; enpresa gipuzkoarrak Poissyn (Frantzia) ospatutako ekitaldi batean, Peugeot eta Citroen barne dauden PSA automolgintza taldeak garaikurra eskaini dio, kalitate arloan mundu mailako hornitzailerik onena izendatuz.
Enpresa bergararra espezializatuta dago hotzean estanpatutako piezen ekoizpenean. Metagrak ekoizten ditu: torlojuak, ejeak, pernoak eta beste fijazio elementu batzuk.
Merkatuaren exigentziak eta eta konplexutasun handiko piezen aldeko apostuak enpresa bere langilegoa %40an gehitzera eraman du azkan hamarkadan. Modu honetan, 1962an sortutako eenpresa hau eraberritu egin da etorkizunari aurre egiteko.
|